Bisitak eta jarduerak Ospitalean
Bisitak eta jarduerak ospitalean
Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, Ospitalea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluarena da. Publiko mota guziei kultur eta ondare animazioak proposatzea du xede. Eskolei proposatu ondare-egonaldiez xehetasun gehiagoren ukaiteko, zoaz Irakaslea sailera.
Bisitak eta jarduerak denendako
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Bisitak eta jarduerak denendako
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Telekarga ezazu Ospitaleko animazioen programa osoa
2022koa PRESTATZEN ARI GARA
Ospitalea, lehengo komanderia ezagutu
- Bisita librea. Bisita-liburuxkaz lagundurik, Ospitalea deskubritu ezazu autonomian, zure erritmoan. Sartzea dohainik.
- Bisita iruzkindua. Ondarearen bitartekari batek lagundurik, Maltako Ordenako Zaldunek eraiki komanderiaren historia ezagutu ezazu. XVII. mendeko eraikin handi horrek bere sekretuak erakutsiko dizkizu.
Uztaila-Agorrila, astearte eta ostiral guziez 10:00etan
Aldi bateko erakusketak, ondarea ohoretan
Urte osoan erakusketa zenbaitek tokiko ondareari lotu gai jakin bat ohoretan ezartzen dute.
- Sartzea dohainik. Joko-liburuxka har ezazu harlekuan erakusketaren bisita ludikoa egiteko.
- Bisita iruzkindua. Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak proposatzen dizu aldi bateko erakusketak urratsez urrats ezagutzea (Lehen-Ondotik) ondarearen bitartekarien bidez.
Uztaila-Agorrila, astearte eta ostiral guziez 11:00etan“Loraldia, 1620. Nafar Pizkundea” erakusketa: apirilaren 29an, maiatzaren 13an, ekainaren 24an, ostiralez, 11:00etan. Iraupena: 1 oren. Prezioa: 3€.
“Lehen-Ondotik” erakusketa: Uztaila-agorrila: astearte eta ostiral guziez, 11:00etan. Iraupena: 1 oren. Prezioa: 3€.
Bisitak eta jarduerak
Urte osoan Ospitaleko lantaldeak antolatzen eta proposatzen ditu ondareari eta kulturari lotu animazioak: lantegiak, ibilbide iruzkinduak, ondare-ibilaldiak…
- Soinu-ibilbidea Ospitaleko Zaldunen komanderia handia eta haren idazkunak deskubritu ondoan, ibilbide poetikoak herri zentroko etxeen artetik segitzen du entzulea herriaren intimitatean murgiltzeko, Sismikazot artistek beren murru-freskoetan kontatua.
Soinu-ibilbidea dohainik baduzu Listeners aplikazioan, App Store eta Google play plataformetan telekargatzekoa. - Street art ibilbidearen bisita iruzkindua: 2022ko uztailaren 22an eta agorrilaren 12an, ostiralez, 15:00etan. Kanpoko freskoen ibilbide iruzkindua Ondoriotasuna erakusketarako (2021) Sismikazot artista bikoteak egina. Bisita iruzkinduen prezioa: 3 € (dohainik 8 urtez pekoentzat), erreserbatzea nahitaezkoa da
- Terra Aventura altxor ihizia Irisarri herriaren eta Ospitaleko Zaldunen komanderiaren historia jostatuz ezagutu ezazu. Dohainik telekarga ezazu aplikazioa (www.terra-aventura.fr) eta klik egizu “Les laminas cherchent la Baïgarre” ibilbidean.
- Ondare-ibilbidea. Gure bitartekariek proposatzen dizute tokiko ondarearen ezagutzea Ospitaletik kanpo, erregularki ditugun hitzorduen karietara.
Ikusgarriak eta ekitaldiak
- Erakusketa « Loraldia 1620« : 2022ko apirilaren 16tik ekainaren 25ra