Erakusketa mailegua

Erakusketa mailegua

Irisarriko Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, iragan erakusketa batzuen mailegatzea proposatzen du.

1. Laxoa, pilotaren jatorrian; Séverine Dabadieren argazkiekin.

2020ko uztailaren 4tik azaroaren 7an Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Exposition Laxoa, pelote basque à Ospitalea Irissarry au Pays basque

Sinopsia

XVI. mendean, Europa osoan luzeko pilota jokoan aritzen zen. Euskal Herrian, mendietako goi-ordokietan edo herriko plazetan praktikatzen zen joko hori. Eskua larruzko eskularru batekin babestu nahiz, jokoa laxoa bihurtu zen.

XVIII. mendean publikoak laxoa edo luzea izigarri gustuko zuen, eta pilotari ospetsuak izan ziren. Pilota biziagoak eta xistera agertu zirenean laxoa bazterrera utzi zen. Nafarroako parte batean berpiztu zen 1960. hamarkadan Laxoa elkarteak bultzaturik.

Gaur egun pilotari kartsu zenbait baizik ez dira ari laxoan Nafarroako haran batzuetan. Séverine Dabadieren argazkietan berpiztu da jokoa. Euskal argazkilariak liburu bat argitaratu du Christiane Etchezaharretarekin: Laxoa, pilotaren jatorrian. Erakusketa liburuan oinarritua da.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak, Séverine Dabadieren argazkiak, pilota jokoaren arauen bideoa.
  • Erakusketan ez da: Euskal Museoak eta partikularrek prestatu ondare-objekturik, Kanaldudek eta EiTBk egin erreportairik.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Aurkezpen eskubide bat behar zaio ordaindu argazkilariari bere obren aurkezteko erakusketa denboran.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeen garraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.

Ihaute denbora

2020ko otsailaren 12tik maiatzaren 7ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Exposition mascarades et carnavals à Ospitalea Irissarry au Pays basque

Sinopsia

Eliane Heguiaphal argazkilariak proposatzen dizu neguko besten giro kezkagarrian murgiltzea, hala nola maskaradetan eta baserriko ihauterietan.

Zuri eta beltzezko argazki serie horiek irudimenari lekua uzten diote, ikuslea ihauterien errituen jatorrian murgiltzen, urte berriaren berpizteko denboran.

Thierry Truffaut etnologoaren testuek eta Maritzuli konpainiaren jantzi ezin ederragoek tradizio horien interpretazio aberatsa eskaintzen dute, artetan ulertzeko zailak baitira.

Hogei bat ihauteri aurkeztuak dira erakusketa horretan, Kataluniatik Kantabriaraino, Euskal Herritik iraganez.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa bat mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak.
  • Erakusketan ez da: Eliane Heguiaphalen argazkirik ez eta Maritzuli konpainiaren jantzirik. Zuzenean behar da haiekin harremanetan jarri.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  •  

3. Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak, 1605-1615 1615 – Euskal Herria Aro Modernoan sartu zelarik

2020ko irailaren 21etik abenduaren 20ra aurkeztu erakusketa

Exposition sur la sorcellerie à Ospitalea Irissarry au Pays basque

Sinopsia

Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak XVII. mendearen hastapenean Euskal Herrian izan ziren gertakariei buruzko erakusketa koloretsua proposatzen dute, eta begirada berria emanen dizute gertakari horiei buruz.

1609an Lapurdin eta Nafarroan hasi zen sorgin-ihizi famatua deskubrituko duzu historialarien ikerketa berriek argiturik. Lehenbiziko aldiz manera berezian, Marko komikigileak marrazkitan ezarri du.

Sartu zaitez dantzan, eta afera ilun horiek argi itzazu.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa bat mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak, Markoren marrazkien erreprodukzioak, Kanalduderen erreportaia Claude eta Markoren liburuari buruz, soinu-grabaketak.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeen garraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.
  •  

Harremana Ospitalean

Pour réserver une exposition ou pour tout renseignement, envoyez un mail à l’adresse suivante :
ospitalea@le64.fr

Aller au contenu principal