Harremana Ospitalean
Harremana Ospitalean
Ospitaleko lantalde guzia hor dago zure errezibitzeko eta Irisarriko enkomiendaren bisita antolatzeko.
Ospitalea
Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa
Plaza – 64780 Irissarry
05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr
Ospitaleko lantaldea
Anna
Enkomiendaren arduraduna
Annarekin harremanetan jar zaitezke hitzordu baten galdegiteko edo Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroarekin partaidetza-proiektuen proposatzeko.
Prentsarako galdeak egiteko ere dei dezakezu.
Euskara ikasten ari da.
Gene
Administrazio eta finantza kudeatzailea
Administrazio edo kontularitza galderei ihardetsiko dizu, eta aurrekontuez eta fakturez arduratzen da. Beti laguntzeko prest da eta umore onez, harekin behar duzu harremanetan jarri Ospitaleko administrazioan ez galtzeko. Dohain franko baititu, Gene duzu solaskide ukanen turismoko profesionala bazara.
Euskalduna da.
Anne
Ondare-bitartekaria
Irisarrin sortua da, tokiko-tokikoa da.
Bere herria eta ondarea agerian ezartzeko lehia du. Ondare-bitartekaria da eta irakasleak laguntzen ditu Ospitaleko animazio eta egonaldi proiektuetan, aitzinetik eta lekuan berean. Garapen iraunkor eta herritartasunaren pizteko moduluetan berezitua da, tokiko ondarea kartsuki ezagutaraziko dizu. Sentsibilitate handikoa baita proiektu artistikoak bereziki gustuko ditu.
Euskalduna da.
Manu
Ondare-bitartekaria
Manu ere Ondare-bitartekaria da, eta pasioz eta umorez ezagutaraziko dizu tokiko ondarea.
Historialaria baita eta jakin-min handikoa, publikoa segidan bereganatzen du. Haurrekin helduekin bezain gustuan da, eta animazio edo egonaldi bat Ospitalean antolatzeko lagunduko zaitu, hastetik buru.
Euskalduna da.
Jacqueline
Eskolen harrera
Hark du zure erosotasuna zainduko egonaldi denbora guzian. Irakasleekin eta ikasleekin harremanetan da, eta hark ditu ere gosaria eta apairuak zerbitzatuko Ospitalean eginen duzun egonaldian.
Hark zaitu harlekuan errezibituko edo telefonoan hartuko. Manera goxoan eta eztian errezibituko zaitu.
Euskara ikasten ari da.