Erakusketak Ospitalean
Erakusketak ospitalean
1620, Loraldia, Nafar Pizkundea
2022ko apirilaren 15etik, ostiralez, ekainaren 25era, larunbatez
1620 Loraldia. Nafar Pizkundea” erakusketak agerian uzten ditu Nafarroako erresumaren azken urteak, 1520tik 1620ra. Erresuma hertsia zen Pirinioetako iparraldean, baina kulturalki irakitan zegoen eta denborako mugimendu handietan parte hartu zuen.
Guti ezagutua den historia horretan sar zaitez denborako ilustrazioen eta dokumentuen arabera, eta Pirinioetako erresuma ttipi horretan barna murgildu, errege-erreginen ekintzetan.
Erakusketa hori partaidetzan egina da Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzen elkartearekin eta Nabarralde fundazioarekin.
Ospitalearen 20 urteak
2022ko irailean, Ospitalea Departamenduko Ondarearen Hezkuntzarako Zentroak bere 20 urteak ospatuko ditu. Komanderia ohiaren historia markatu dituzten 20 urteko proiektu, topaketa eta gertakarien gogoratzeko parada izanen da.
Erakusketak 20 urteko lana eta partaidetza argira emanen ditu azpimarratuz ere nola hemeki hemeki etxalde ohi hori bilakatu den Euskal Herriko ondarearen balioarazio eta transmisio zentro ezagutu bat.
1620, Loraldia, Nafar Pizkundea
2022ko apirilaren 15etik, ostiralez, ekainaren 25era, larunbatez
1620 Loraldia. Nafar Pizkundea” erakusketak agerian uzten ditu Nafarroako erresumaren azken urteak, 1520tik 1620ra. Erresuma hertsia zen Pirinioetako iparraldean, baina kulturalki irakitan zegoen eta denborako mugimendu handietan parte hartu zuen.
Guti ezagutua den historia horretan sar zaitez denborako ilustrazioen eta dokumentuen arabera, eta Pirinioetako erresuma ttipi horretan barna murgildu, errege-erreginen ekintzetan.
Erakusketa hori partaidetzan egina da Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzen elkartearekin eta Nabarralde fundazioarekin.
Héritage
Street-art & Patrimoine
Denendako erakusketak
Bisita denei irekia da, ttipiei eta handiei, zaleei eta kuriosei, adituei eta neofitoei.
Ospitaleko erakusketek ondarea molde ludikoan eta pizgarrian ikustera bultzatzen zaituzte.
Erakusketa guziak bi hizkuntzetan dira, frantsesez eta euskaraz, euskararen aitzinera emateko.
Sartzea dohainik da.
Bisita-liburuxkak erakusketak autonomia deskubritzeko.
Animazioak (bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak, erakusketak…).
Bisita dohainik
Frantsesez eta euskaraz erakusketak
Bisita liburuak, erakusketa autonomoa aurkitzeko
Hitzaldiak eta gaualdi animatua dohainik.
Programa telekarga ezazu
Ireki denetik, Ospitaleak orotariko gaiak lantzen ditu eta haren arrakasta egiten. Urte guziez Euskal Herriko ondarearen alderdi bat aipatzen da, Hego Amerikako euskal immigraziotik hasirik (Euskaldunen Argentina, 2005), XVII. mendean Lapurdin eta Nafarroan iragan sorgin ihiziraino (Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak, 2019an), ihauteriak eta pilota ahantzi gabe.
Ospitaleko erakusketek Euskal Herriko ondarearen edo kulturaren alderdi baten ezagutzeko parada eskaintzen dute eta guti ezagutuak diren gaiak argitan ezartzen mito bihurtuak diren uste komunak desegiteko.