1620 Loraldia,
Nafarroako Errenazimentua
« 1620 Nafarroaren Loraldia » erakusketak Nafarroako erresumaren azken urteak argitan ezartzen ditu 1520tik 1620ra.
Loraldia
– 16.04 >25.06 2022 –
Erresumak, Pirinioen iparraldean ttipia izanik ere, kultura loraldi bat ezagutu zuen eta garai hartako mugimendu handietan parte hartu zuen.
Hurbil zaitezte garai hartako ilustrazio eta dokumentuen arabera, istorio ezezagun honetara, eta murgil zaitezte piriniar erresuma ttipi honen unibertsoan eta bere erregina eta erregeen ekintzetan.
Erakusketa hau Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzek elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean egin da.
ERAKUSKETAREN
INGURUAN
- Bisita iruzkinduak
Ospitaleak proposatzen dizu Loraldia aldi bateko erakusketa urratsez urrats ezagutzea ondarearen bitartekarien azalpenen bidez.Le Centre Départemental d’Éducation au Patrimoine Ospitalea vous propose une découverte pas à pas de l’exposition temporaire – Loraldia – grâce aux explications de ses médiateurs du patrimoine.
Apirilaren 29an, malatzaren 13an eta ekainaren 24an, 11:00etan
Prezioa: 3€ (dohainik 8 urtez pekoentzat), Erreserbatzea baitezpadakoa da.
- Hitzaldiak
– Beni Aguirre, historialaria eta Hernani Errotzen elkartearen presidentea Nafarroako erresumaren sortze, loratze eta desagertzea (euskaraz).
Apirilaren 22an, ostiralez, 19:00etan
– Philippe Chareyre, Historia Modernoko irakaslea, Paueko eta Aturri lurraldeetako Unibertsitatea. Hiru printzesa Errenazimenduaren zerbitzuko (frantsesez, Itzulpenarekin).
Ekainaren 10ean, ostiralez, 19:00etan - Ikusgarriak
– Asisko Urmeneta, « 1620: Nafarroa behere gain » Diskurtso grafikoa eta umoristikoa.
Le Maiatzaren 25ean, asteazkenez, 18:30etan. Urririk. Erreserbatzea baitezpadakoa da.
– Artekagaitz, Artearen Historia batez Euskal Herrian. Irudiz hornitutako mintzaldi kantatua. Jean-Yves Roques & Pantxix Bidart emanik.
Ekainaren 17an, ostilarez 19:00etan. Urririk. Erreserbatzea baitezpadakoa da.