Eskaintza pedagogikoa

Eskaintza pedagogikoa

Irisarriko Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, hartzen zaitu « Ondare-egonaldien” karietara. Zure ikastaldeak bertan hartzen ahalko du ostatu, eta programa pedagogiko aberatsa ukanen du (Hezkuntza Ministerioak onetsia) Euskal Herriko ondarea eta kultura ezagutzeko.

IRAKASLEA ZARA

Lehen mailako, kolegioko, lizeoko edo berdin goi mailako irakaslea zara eta proiektu bat baduzu ikastaldearekin gai hauetarik bati lotua: ondarea, herritarren bizia, kultura, historia, garapen iraunkorrari buruzko heziketa edo herritartasuna.

Sejour pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque
Sejour pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque
Sejour pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque
Sejour pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque

Ondare-bitartekariak hor dituzu

Anne eta Manu gure bi bitartekariek Euskal Herriaz eta haren ondareaz duten ezagutza zurekin partekatuko dute eskaintza pedagogiko aberatsaren eta aniztunaren bidez zure egonaldi denboran, izan dadin hemen lo eginez edo eguneko animazioetara jinez.  Animazioak, lantegiak, leku batzuen bisitak, topaketak… proposamen horiek guziek zure ikasleei esperientzia aberatsa biziaraziko diete; luzaz oroituko dira egonaldiaz. Egonaldiak gaualdiarekin, eguneko animazioa, eskaintza pedagogikoa… beherean ikus itzazu posibilitate bakoitzaren argibideak. Jarduera horiek guziak egin daitezke frantsesez, euskaraz edo bi hizkuntzetan.

Programme pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque
Equipement pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque

Egonaldi pedagogikoak ostatuarekin Ospitalean

Lehengo komanderian berean, zuk eta zure ikasleek ezohiko ingurumenaz baliatuko duzue, eta bertan, gure eskaintza pedagogikoan hautatu gaia landuko.

Ostatua:
35 pertsonak gehienez egin dezakete lo bertan, garbigela eta komunak dituzten 10 logelatan, langelak ere badira eta jantegia.

Egitaraua:

Zure proiektuarekin eta gure bitartekarien proposamenekin bat etorriz eta aitzinetik finkaturik, animazioz, lantegiz eta ateraldiz bete programa proposatuko zaizu zure egonaldi osorako.
Proposatu jarduera guziak frantsesez, euskaraz edo bi hizkuntzetan egin daitezke.
Patrimoine en Oc modulua okzitanieraz egiten ahalko da.

Zentroaren inguruan diren ekipamenduak erabiltzen ahalko dira denbora librean: pilota plaza, trinketa, jostalekua. Denbora librean mementoko erakusketa bisitatzen ahalko ere da.

Egonaldiaren moldeak:
Gure egonaldiak ez dira ama eskolako haurrentzat, zentroan ez baita adin horretako antolaketa eta altzari berezirik. Haatik, posible dugu adin horietako haurrak eguneko errezibitzea.

Prezioak: Ikus Ospitaleko prezioen taula.  Garraiorako dirulaguntza eta abantailazko prezioak ukaiteko parada bada baldintza batzuk betez geroz.

Programa: Ospitaleko eskaintza pedagogikoa
Galdea: Ospitaleko galde-inprimakia

Offre pedagogique Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque

Topaketak, praktikak eta ezagutzak

Ospitalearen eskaintza pedagogikoaren barne proposatu modulu bakoitza Hezkuntza Ministerioaren Arte eta Kultura Heziketa Ibilbidearen 3 zutabeen inguruan antolatzen da: topaketak, praktikak eta ezagutzak.

5 gai nagusitan bilduak diren modulu horien bidez gai franko lantzen ahalko dituzu, hala nola, bizilekuak, jendartea, paisaien ikerketa, pilota, mitologia, ihauteriak, antzeak eta lanbideak, erromanizazioa, fortifikazioak, Bigarren Mundu Gerla, Jondoni Jakue bideak, mendia, ura, etxe ekologikoa, garapen iraunkorra, herritartasuna…

Gai horiek guziak egonaldi pedagogikoko gai bihurtu daitezke, edo egun erdiko edo egun osoko animazio pedagogikoko gai; gehienak maila guzietara egokitu daitezke.

Ospitaleko eskaintza pedagogikoaren argibideak ikus.

Programme activites Education au patrimoine Ospitalea Irissarry au Pays basque

Animazioak Ospitalean, kanpoan, ikasgelan

Zure ikastaldea errezibituko dugu eguneko edo egun erdiko, gai baten eta jarduera programa baten inguruan, aitzinetik finkatuak zure eta bitartekarien artean.

Animazio hori Ospitalean iragan daiteke, beste leku batean, edo ikasgelan, zure proiektuaren arabera.
Gure eskaintza pedagogikoaren gai guziak landu daitezke eguneko edo egun erdiko.
Proposatu jarduera guziak frantsesez, euskaraz edo bi hizkuntzetan egin daitezke.

Prezioak: Ikus Ospitaleko prezioen taula.
Programa: Ospitaleko eskaintza pedagogikoa
Galdea: Ospitaleko galde-inprimakia

Anne eta Manu Ospitaleko ondare-bitartekariak hor daude zure laguntzeko eta eskaintza pedagogiko egokiaz hitz egiteko.

05.59.37.97.20 – ospitalea@le64.fr

Aller au contenu principal